jueves, 18 de junio de 2015

IKASTURTE AMAIERAKO EKITALDIA
LIZEO ANTZOKIA, 2015-5-28


Gure kantari txikiek Eskolopendra ipuin musikatua interpretatu eben maiatzaren 28an egindako ekitaldian. Artista hutsak dira eta ederto baten egin eben!!! 

Ikusi gura dozue?



DBH 1.mailako ikasleek Vois sur ton chemin abestia kantatu eben. Laster igoko dogu bideoa blogera.

Laster arte!!!!


viernes, 19 de diciembre de 2014

San Fidel Ikastola - korua - Gabonak 2014






Hemen gure gaztetxoak, Ikastolan ospatu dogun Gabonetako jaialdian kantari.

Bi abesti eskaini deuskuez: Artzai buru zuri bi eta Siyahamba.

Ederto egin dozue!!




ZORIONAK ETA URTE BARRI ON!!

domingo, 5 de octubre de 2014

Kaixo guztioi!!!
Hasi dogu jada ikasturte barria eta gure Ikastolako Abesbatzak hemen jarraitzen dogu aurton be. 
Joan dan martitzenean, irailaren 30ean, aretoan alkartu ginen Abesbatzaren saioei be hasiera emoteko. 
70 ikasle dagoz aurton, 54 Lhkoak eta 16 DBHkoak. Ondo, ezta? Talde galanta osatuko dogu!!
Pozik gagoz beraz, hasteko. Datorren martitzenean, urriaren 7an lehenengo entseguarekin ekingo deutsagu. 





jueves, 6 de febrero de 2014

AGATE DEUNA 2014


Otsailaren 4an Agate Deuna bezpera ospatu gendun. Aurton, beste urteetan moduan, Ikastolako korua, 6.mailako txistulariak,  DBH 3. eta 4.mailako ikasleak eta irakasle batzuk alkartu ginen. Kalejiran joan ginen txistularien atzetik, eta geldialdi mordoa egin gendun Agate Deuna kantatzeko.
Primerako goiza izan zan eguzkia lagun izan gendularik!


Hemen daukazue gure ikasle artisten kantaldia!


Santa Ageda, Ageda
gure martiri maitea,
gure herriari emon eiozuz,
zoriona ta bakea.

Herritar eta kanpotar
izan eizue urte on,
gure Gernikan izan dadila,
bete betean zorion.

viernes, 20 de diciembre de 2013

HELDU DIRA GABONAK!!!

Heldu dira gabonak Ikastolara ere. Gaur arratsaldean Olentzero etorri jaku. Ekitaldi aparta eskaini deuskuzue ikasleok eta kantu, dantza eta giro apartaz gozatu dogu.
 
Ikastolako abesbatzak ere kantu polit bi abestu dauz, Belengo Herri polita eta Mendi aldetik datoz. Hemen daukazue Belengo herri polita abestia. Zein ondo egin daben gure artistek!!
 
 
 
 

 
 

 

lunes, 2 de diciembre de 2013

EUSKARA EGUNA

Heldu da aurton be euskara eguna! Gogotsu hasteko, hemen joatzue abesti polit hau.





SAN FIDEL IKASTOLAN EUSKARAREKIN BIZI ETA LAN!

viernes, 15 de noviembre de 2013

EUSKAL KANTUTEGIA

Hemen izten deutsuet euskal kantuen bildumatxo bat: kantuan.net, Euskal Kantuzaleen Elkartea eta Aho bete kanta. Euskal abestiz josita dagoz. Kuxkuxeatu eta gozatu!