ABESTIAK


Bi abesti honeekaz hasi dogu ikasturtea. 


- AMAREN BESOETAN (Sorotan Bele)

Sorotan Bele 90.hamarkadan sortutako euskal musika-talde bat da. Hiru disko argitaratu eta zuzeneko kontzertu asko eman ebazan itzelezko arrakastagaz.  

Zelta estiloari jarraituz, abesti eder eta mordoa konposatu eban euskal talde honek. Guk bat aukeratu dogu koruan abesteko, Amaren besoetan, Sorotan Bele taldeko Mikel Errazkinek konposatutako kantu ederra.






SIYAHAMBA


Siyahamba Hego Afrikako ereserki bat da. 50.hamarkadan konposatu ei zan, baina Ipar Amerikako elizetan egin zan ospetsu 90.hamarkadan. Izenburuak "bagoaz oinez" edo "bagoaz tipi-tapa" esan gura dau zuluera hizkuntzan. Letra originala  afrikaans hizkuntzan idatzi zan (gehien bat Hegoafrikan  eta Namibian hitz egiten dan hizkuntza). Ondoren zuluera hizkuntzara itzuli zan.



Hemen daukazue karaokean abesteko bertsio polita. (klikatu "karaokean" hitzean)



Eta Gabonak bertan doguzanez.... Hona hemen prestatzen gabilzan kantuak.
 
BELENGO HERRI POLITA (herrikoia)

Belengo heri polita
zorionez betea,
Jesusen jaiotzarekin
apainduriz jantzia.

Aingerutxoak abesten daude,
Jesus jaio da ta alaitu zaitez.
Umetxo zoragarria,
zeru-lurren errege.



MENDI ALDETIK DATOZ

Txiki-txikitatik ezagutzen dogun gabon-kanta polita dogu hau.







Mendi aldetik datoz, artzaiak, artzaiak
bildots bana harturik bizkar gainean.

Gabon-gauen kanta, kanta aleluia, kanta aleluia,
aleluia, Gabon-gauean kanta, kanta aleluia, gauean.

 
Haur txiki bat jaio da, Belenen, Belenen,
guztion Jainkoa da poztu gaitezen.
 
Gabon-gauean kanta, kanta aleluia, kanta aleluia,
aleluia, Gabon-gauean kanta, kanta aleluia, gauean.
 
 
Gaur dela jaio, jaio, gaur da jaiotzea,
zeruko izar ederra dugu parean.
 
Gabon-gauean kanta, kanta aleluia, kanta aleluia,
aleluia, Gabon-gauean kanta, kanta aleluia, gauean.
 
 



No hay comentarios:

Publicar un comentario